2013-10-31

LANDAREAK ETA ZUHAITZAK

Urdaibaiko paduran landare eta zuhaitz asko ikusi genituen ,adibidez lezka , baccharis-a eta milazka . Kontatu ziguten ere nola hauetako batzuk inbaditzaileak dira ( baccharis-a eta panpako plumeroa adibidez) Ikusi genuen ere landare bat jan ahal dena eta dastatu genuen . Ez zegoen txarto. Gatz zaporea zuen.

2013-10-28

URDABAIKO PAISAIA

Madariaga Dorretxearen goi - goiko pisuaren barruan egon gara eta hortik Urdaibaiko paisaia desberdinak ikusten ziren.

Hor teleskopioak zeuden eta hortik begiratu genuen. Bertatik, alde batetik itsasoa ikusi genuen, eta Izaro irla urrunean. Padura ere ederto ikusten zen ,baita Busturia herria ere. Geroago galdera batzuei erantzun  eta gero joan ginen bazkaltzera.   

HEGAZTIAK IKUSTEN

Urdaibain , padura astertzen egon gara eta gero padurako hegaztiak ikusi ditugu prismatikoekin etxola baten barruan.Besteak beste : Kaio hankahoria,Letxuntxo txikia,Martin arrantzalea...
 OSO ONDO pasatu genuen.

AZTARNAK AZTERTZEN

Dorrera bueltatu ginenean aztertu genituen animalien aztarna txiki  batzuk lupa batekin eta liburu batean marraztu
 Aztarnen ezaugarriak  eta zertarako erabiltzen diren liburuxkan apuntatu genuen. Beste gauza batzuen artean lumak, ezkatak, maskor zatiak eta izkiren azalak aztertu genituen. Dibertigarria izan zen lupeekin ibiltzea
.

2013-10-24

NAROA ,GURE BESTE ANDEREÑO

Kurtso honen hasieran andereño berri bat etorri da gure gelara. Naroa deitzen da eta oso ona izan da gurekin . Hilabete batez egon da gurekin Oso ondo pasatu dugu berarekin, majua, dibertigarria eta alaia delako. Pena eman digu bera joatea , baina esan digu gu bisitatzera bueltatuko dela

BICHO ,EL REPORTERO DE LA BIODIVERSIDAD

Aurten 4.  mailan "Bicho, el reportero de la biodiversidad"  izeneko ipuin bat irakurri dugu.
 Liburuan, "Bicho" k  kontatzen digu zer den Biodibertsitatea (gure gaia dena aurten) eta zertarako behar dugun.
 Oso liburu  dibertigarria izan  da ,animalia  eta landareei buruzkoa. " Bicho" " reportero de la biodiversidad" da eta baita gu ere.

2013-10-18

TAILERRAK

Aurten , ihaz bezala ,tailerrak  egiten hasi  gara.  Zazpi tailer daude, denak oso interesgarriak. Haien artean PONPOIAK, MANDALAK, BIRZIKLAPENA e. a ditugu. 

Kurtsoan zehar 3 tailer txanda burutuko ditugu, Zein ondo!

4. MAILAN GAUDE!

Kurtso berria hasi da. Gu ere asko hazi gara eta dagoeneko 4. mailan gaude. Inma andereñoarekin jarraitzen dugu aurten ere. Peiok utzi gaitu beste eskola batera joan delako , baina lagun berri bat dugu gelan : Dani
 Hainbat gauza berri ikasiko ditugu aurten . 
Pozik gaude eskolan, batez ere lagunekin gaudelako

OZEANIA

Aurten eskolan lantzen ari gara BIODIBERTSITATE gaia. Konkretuki, Ozeaniako biodibertsitatea landuko dugu. Ozeaniako animalia zein landare batzuk landuko ditugu. Naroak, gurekin egon den andereño batek oso mural polita egin digu Ozeaniako animaliekin