2014-04-10

TXIRRINDULARITZA ESKOLAN

Apirilaren 3an Derion dagoen Txirrindularitza Eskolara joan ginen.
Bertan bizikleta baten atalak ezagutu genituen, baita trafikoko arauak ere. 
Ondoren zulatuta zeuden gurpila batzuk konpondu genituen eta gero pistara joan ginen bizikletaz ibiltzera.
Primeran pasatu genuen.

SASTARRAINEN EGON GARA

Martxoaren 24, 25 eta 26an Sastarrainen egon gara.

Sastarrainen egin genituen tailerrak hauek izan dira:

URAREN TAILERRA- PILOTAGINTZA- ERLEEN MUNDUA - GOZOGINTZA

Bertan bi talde egin genituen: Karmen eta Lur.

Eguraldiarekin zorte txarra izan arren oso ondo pasatu dugu eta jolas pila bat egin dugu. Hori bai! Barruko jolasak izan dira gehienak


URAREN TAILERRA

Sastarrainen URAREN TAILERRA ere egin genuen .


Tailer hori egiteko errekara joan ginen eta han aztertu genituen  uraren abiadura, sakonera eta  zabalera.
Ondoren ur pizka hartu eta bere kalitatea aztertu genuen.
Horretaz gain zomorro txikiak hartu eta behatu genituen.
Ederto pasatu genuen tailer honetan.

KANDELAK

Egin genuen tailer bat ERLEGINTZArena  izan zen.Bertan erleen mundua nolakoa den ikasi genuen. 
Ondoren  kandela batzuk egin genituen.
Egiteko ,lehenengoz hartu genuen hari zati bat eta argizari zati bat , gero haria argizarian ipini genuen eta borobildu genuen , ondoren sartu genuen argizaria hariarekin lapiko batean.
Lapiko  horretan urtutako argizaria zegoen.
Kontu handiz egin behar zen eta hozten itxaro behar genuen bigarrenez sartu aurretik .
Oso kandela politak egin genituen.







GOXOGINTZA

Gozogintza tailerra ere  egin genuen.Tailer honetan erroskilak eta bizkotxoa egin genuen.
Badakizue nola egiten diren erroskilak?
OSAGAIAK:


Arrautza, esnea,legamia, azukrea, olioa eta irina
NOLA EGIN:
.-Osagai guztiekin nahasketa egin
.-Masa ondo landu
.-Atsedena hartzen utzi
.-Zati txikitan banatu eta forma eman
.-Zartagin batean olioarekin frijitu
.- Ateratakoan azukrea bota eta JAN!


 

PILOTA EGITEN

Sastarrainen pilota bat egin genuen .

Pilota egiteko material hauek behar ditugu: kortxoa,lixa,puxika,ohiala eta haria josteko.
Horrela egiten da:


.- Kortxoari  lixarekin borobil forma ematen diogu 
.-Gero puxika mozten dugu eta kortxoa bereren barruan sartzen dugu
.-Artilea pieza honen inguruan kiribiltzen da tamaina egokia izan arte
.- Gero ohial bi zati hartu eta josi borobil forma ematen.
.- Bukatzeko egindako pilota barruan sartu