2014-04-10

KANDELAK

Egin genuen tailer bat ERLEGINTZArena  izan zen.Bertan erleen mundua nolakoa den ikasi genuen. 
Ondoren  kandela batzuk egin genituen.
Egiteko ,lehenengoz hartu genuen hari zati bat eta argizari zati bat , gero haria argizarian ipini genuen eta borobildu genuen , ondoren sartu genuen argizaria hariarekin lapiko batean.
Lapiko  horretan urtutako argizaria zegoen.
Kontu handiz egin behar zen eta hozten itxaro behar genuen bigarrenez sartu aurretik .
Oso kandela politak egin genituen.







GOXOGINTZA

Gozogintza tailerra ere  egin genuen.Tailer honetan erroskilak eta bizkotxoa egin genuen.
Badakizue nola egiten diren erroskilak?
OSAGAIAK:


Arrautza, esnea,legamia, azukrea, olioa eta irina
NOLA EGIN:
.-Osagai guztiekin nahasketa egin
.-Masa ondo landu
.-Atsedena hartzen utzi
.-Zati txikitan banatu eta forma eman
.-Zartagin batean olioarekin frijitu
.- Ateratakoan azukrea bota eta JAN!


 

PILOTA EGITEN

Sastarrainen pilota bat egin genuen .

Pilota egiteko material hauek behar ditugu: kortxoa,lixa,puxika,ohiala eta haria josteko.
Horrela egiten da:


.- Kortxoari  lixarekin borobil forma ematen diogu 
.-Gero puxika mozten dugu eta kortxoa bereren barruan sartzen dugu
.-Artilea pieza honen inguruan kiribiltzen da tamaina egokia izan arte
.- Gero ohial bi zati hartu eta josi borobil forma ematen.
.- Bukatzeko egindako pilota barruan sartu